Kimika organikoan ziklopropanazio esaten zaio ziklopropanozko eraztun bat eratzeko prozesuari.
Kimika modernoan ziklopropanazioa prozesu inportantea da konposatu interesgarri asko sintetizatzeko baliatzen delako; adibidez, piretroideen familiako intsektizidak edo kinolonen familiako antibiotikoak (ziprofloxazina eta esparfloxazina) sintetizatzeko.
Zikloproponazio-erreakzioak ez dira errazak zikloaren tentsioa dela eta. Oso espezie erreaktiboak usatzen dira eskuarki hala nola karbenoak, iluroak eta karbanioiak[1]. Erreakzio asko kelotropikoak dira.