Bananal uhartea (portugesez Ilha do Bananal) munduko sedimentazio uharte handiena da, ia 20.000 km² baititu (1.916.225 ha).[1] Brasilgo Tocantins estatuan dago, eta bi ibaik mugatzen dute: Araguaia eta Javaáes ibaiek, alegia. Geografikoki Goiás, Mato Grosso eta Pará estatuen mugetatik gertu dago. Bananal izena uharteak berez dituen basa bananondo ugariengatik jarri zioten. Uharteko iparraldean dago Araguaiako parke nazionala, eta haren barruan Inãwébohona eta Utaria Wyhyna/Iròdu Iràna lur indigenak; uharteko hegoaldean eta mendebaldean, berriz, Araguaiako parkeko lur indigena dago. 1993tik UNESCOk Biosfera Erreserba bezala du katalogatuta[2] eta Ramsar hitzarmena barruan dago.[3]
Uhartean herri indigenen hamasei herrixka daude: Barra do Rio, Barreira Branca, Boa Esperança, Boto Velho, Cachoeirinha, Fontoura, JK, Kanoanã, Kaxiwe, Macaúba, Santa Isabel, São João, Txoude, Txuiri, Wari-Wari eta Watau.