Das Lied der Deutschen | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | August Heinrich Hoffmann von Fallersleben |
Sorrera-urtea | 1841 |
Argitaratze-data | 1841 |
Izenburua | Das Lied der Deutschen eta Deutschlandlied |
Mugimendua | Vormärz (en) |
Jatorrizko herrialdea | Alemania |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | anthem (en) |
Hizkuntza | alemana |
Tonoa | Mi bemol maior |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Oinarritua | Gott erhalte Franz den Kaiser (en) |
Hitzak | August Heinrich Hoffmann von Fallersleben |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Joseph Haydn |
Das Lied der Deutschen edo Deutschlandlied (euskaraz: «Alemaniarren abestia edo Alemaniaren abestia») Alemaniako ereserkia da. Hitzak August Heinrich Hoffmann von Fallerslebenek idatzi zituen 1841ean eta musika Joseph Haydnek moldatua da. Hain zuzen, 1797ko hari-tresnerako kuarteto (Kaiserquartett) baten zati bat da. Partitura bera, Leopold Haschkaren hitzekin, Austria-Hungariako Inperioko ereserkia zen.
Gaur egun, hirugarren estrofa baino ez da ereserkia: abesti osoa 1922an bihurtu zen Alemaniako ereserki, Weimarko Errepublikaren garaian. Hirugarren Reichean, ereserkiko lehen bertsoa baino ez zen abesten, eta ondoren nazi alderdiaren Horst Wessel Lied abesten zuten. 1952an, Alemaniako Errepublika Federalak (AEF) Deutschlandlieden hirugarren ahapaldia hartu zuen ereserkitzat, eta egun horixe da Alemaniako de facto ereserkia.