Erromanizazioa edo erromatartzea Antzinako Erromak mendean hartu zituen herrietan izandako akulturazio-prozesua da. Prozesu horren bitartez, herri horiek latina eta erromatar kulturaren bereganatu zituzten; hartara, bertakoei latinezko izenak jarri zizkieten, eta erromatar zuzenbideko erakundeak ezarri ziren.