Mekanizazioa kontrolatutako prozesu bat da, non lehengaia aurretik zehaztutako forma eta tamaina ezberdinetara eraldatzen den. Lehengaiari txirbil harroketa kontrolatuaren bidez materiala kentzen zaio. Mekanizazio kontrolatuaren barruan hainbat prozesu daude: makina-erreminten bidezkoak (fresa, tornua, …), elektrikoak (zulagailu zutabeduna, …) eta eskuzko erremintak (lima, …).
Gehienbat metalezko produktuak fabrikatzeko erabiltzen da mekanizazioa. Hala ere, beste material batzuekin erabili daiteke, hala nola, zura, plastikoak, zeramika eta material konposatuak. Mekanizazioan espezializatuta dagoen pertsonari mekaniko deitzen zaio. Mekanizatzeko erabiltzen den edozein gela, eraikin edo enpresari, mekanizazio-tailer esaten zaio. Mekanizazioa hobby-a, lanbidea edo biak izan daitezke. Gaur egungo mekanizazio-prozesu gehienak zenbakizko kontrolaz (ingelesez, Computer Numerical Control, CNC) egiten da, non ordenagailuak erabiltzen diren mugimenduak kontrolatzeko.