Surfeko ohol | |
---|---|
sports equipment (en) , itsasontzia eta board (en) | |
Surfeko ohola[1] surf egiteko erabiltzen den taula estua da. Surfeko oholak nahiko arinak dira, baina baita pertsona bat zutik mantentzeko olatu ozeaniko baten gainean nahiko indartsuak ere. Antzinako Hawaiin asmatu ziren, non hawaiieraz papa he'e nalu zieten. Bertako zuhaitzetako zurez egin ohi zituzten, Acacia koakoa adibidez. Askotan 460 cm baino luzeagoak eta oso astunak ziren.[2][3] Urteetan zehar egindako aurrerapen nagusien artean, taularen atzealdean hegal bat edo gehiago (skeg) gehitzea dago, norabidearen egonkortasuna hobetzeko, eta materialetan eta forman hobekuntza ugari.
Surf taula modernoak poliuretanozko edo poliestirenozko aparrez eginak daude, beira-zuntzezko oihalezko geruzaz eta poliesterrezko edo epoxi erretxinaz estaliak.