Iparraldeko Ingalaterra | |
---|---|
Erresuma Batua | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Zatiketa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°00′N 2°18′W / 55°N 2.3°W |
Azalera | 37.331 km² |
Mugakideak | Midlands, Gales eta Eskozia |
Punturik altuena | Scafell Pike |
Demografia | |
Biztanleria | 9.489.132 (2011) |
Dentsitatea | 254,19 bizt/km² |
Ordu eremua | UTC±00:00 eta Europa Mendebaldeko Ordua |
Iparraldeko Ingalaterra (ingelesez: Northern England) Ingalaterrako eskualde kulturaletako bat da. Ez da eskualde administratibo bat, baizik eta konderrien amalgama informal bat. Hegoaldeko muga, gutxi gora-behera, Trent ibaia da, iparraldekoa, berriz, Eskoziak inguratzen du. Batzuetan Man uharteko historian, gaur egun Koroaren dependentzia bat dena, geopolitikoki eskualdearekin lotu izan dute, eta zenbait alderdi kulturaletan hala izaten jarraitzen du. Ingalaterra iparraldeko konderriek 14,5 milioi biztanle dituzte, 37.331 km²-ko azalerarekin.