Jogurt | |
---|---|
esneki, fermented milk products, other than sour cream and cottage cheese (en) eta yoghurt and other types of milk or cream, fermented or soured (en) | |
Materialak | esnea |
Osagaiak | esnea |
Jogurta, azido laktikoen Streptococcus thermophilus, Lactobacillus delbrueckii ssp. bulgaricus, L. casei eta Bifidobacterium bifidus bakterioen eraginez hartzitutako esne mota ugarietako bat da. Turkiarrek XI. mendean sartu zuten Ekialde Hurbilean, gero Balkanetan otomandarrek XIV. mendean. Gaur egun ohikoa da turkieraz mintzatzen diren herrialdeetan (Turkia, Azerbaijan, Kazakhstan...), Balkanetan (Bulgaria, Errumania, Grezia...) eta Ekialde Hurbilean ere etxean egiten da (Siria, Irak, Libano). XX. mendean izandako estandarizazioak eta ekoizpen industrialak munduko herrialde askotan kontsumo masiboko produktu bihurtu zuten. Mendebaldeko etxe asko-askotan gosariarekin edo postre modura hartzen da egunero.[1][2][3]
Zeinahi esnerekin egin daitekeen arren, gaur egun behi esnez eginikoa zabaldu da ia planeta osoan.[1] Jogurt industrialari txokolatea, fruta, banilla edota zapore-emaileak gehitzen zaizkio, garraztasuna ezkutatzeko.[4]