Zenbaki ordinal

Zenbakiak matematikan
Zenbaki multzoak

Zenbaki arruntak
Zenbaki osoak
Zenbaki arrazionalak
Zenbaki irrazionalak
Zenbaki errealak
Zenbaki konplexuak
Zenbaki aljebraikoak
Zenbaki transzendenteak

Konplexuen hedadurak

Koaternioiak
Oktonioiak
Zenbaki hiperkonplexuak

Bestelakoak

Zenbaki kardinalak
Zenbaki ordinalak
Zenbaki lehenak
π = 3.141592654…
e = 2.718281828…
i unitate irudikaria
infinitua
Φ = 1,6180339887...

Zenbaki-sistemak

Zenbaki-sistema hamartarra
Zenbaki-sistema bitarra
Zenbaki-sistema hamaseitarra
Zenbaki-sistema zortzitarra

Zenbaki ordinalak zenbakien arteko ordena bat adierazteko erabiltzen direnak dira. Hauek adierazteko orduan euskal literaturan eta idazleen artean erabilera eta ohitura anitz izan direnez, batasuna egiteko Euskaltzaindiak beti puntu bat jartzea gomendatzen du ordinala adierazteko. Alegia, garren esango litzatekeen tokian puntua jarri behar da sistematikoki, inolako bereizketarik egin gabe erromatar zenbakien eta beste sistemetako zenbakien artean. Horrenbestez, zenbakien ondoren puntua erabiliko da eta garren zenbakiak letraz idazten direneko bakarrik utziko da. Ordinala adierazteko marka horri artikulua eta kasu marka gaineratuko zaizkio, hala beharko balitz, edozein sintagmarekin gertatzen den bezala:


XX. mendea hogeigarren mendea
10. mendea hamargarren mendea
10. lasterkaria
2. etxea
3.ak esan du
Hau da 4.a eta beste hori 5.a
XIX. mendean ez zen halako buruhausterik izan, baina XX.ean, ordea, bai.
III. kapitulua polita da. Aldiz, IV.a ez zaio hain ongi atera.
XVII., XVIII. eta XIX. mendeetan
XVII, XVIII eta XIX. mendeetan
Retegi II.a
Tolosa III.arekin
Juan Karlos I.ak esan duenez


Irakurtzeko orduan "hogeigarren mendea", "hamargarren mendea", e.a. irakurriko dira. Azkeneko adibideak, berriz, honela: "hamazazpigarren, hemezortzigarren eta hemeretzigarren mendeetan", "hamazazpi, hemezortzi eta hemeretzigarren mendeetan", "Juan Karlos lehenak esan duenez", e.a.

Zenbait kasutan, hala ere, ordinal horiek ez dira beti benetako ordinal gisa erabiltzen eta ahoskatzeko orduan ez da "garren" erabiltzen:


Zenbaki ordinal

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne