Corralito 2001. urtean Argentinako gobernuak kapitalen ihesari eta banku-izuari aurre egiteko, pertsona eta familiek euren banku-gordailuetatik atera zitzaketen diru-kopuruei buruzko mugak ezartzeko neurrien multzoari ezarri zitzaion izena, gerora hedaduraz nazioartean horrelako neurriak izendatzeko termino moduan ere baliatu dena.
Neurria Fernando de la Rúaren gobernuak inposatu zuen 2001ko abenduan eta ia urte bete iraun zuen, 2002ko abenduaren 2 arte; egun horretan gordailuen liberalizazioa ezarri zen berriro ere. Hitza, ondoren, zabaldu egin da mundu osoan. Corralitoren azken kasua Grezian eman da, 2015ko ekainean.