Superelipsea (edo Lamé-ren kurba) irudi geometriko bat da, koordenatu kartesiarretan honako ekuazio hau daukana:
![{\displaystyle \left|{\frac {x}{a}}\right|^{n}\!+\left|{\frac {y}{b}}\right|^{n}\!=1}](https://wikimedia.org/api/rest_v1/media/math/render/svg/bf7278d088496cad8d362fa0d40d71076bd39d47)
non n > 0 den, eta a eta b irudiaren ardatzen luzerak diren. Zenbatekoa den n, kasu hauek daude:
- n = 2 bada, ohiko elipse bat dugu (are gehiago: a = b bada, zirkunferentzia bat).
- n > 2 bada, hiperelipseak deitzen dira, erpinak kamutsak dituen laukizuzen itxurako irudiak. Muturreko kasuan, n infinitua (∞) balitz, ohiko laukizuzen bat genuke.
- n < 2 bada, hipoelipseak deitzen dira.