Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Urdaibai

Urdaibai
IV. maila: habitat/espezieen kontserbazio gune
Datu orokorrak
MotaBiosfera erreserba, naturagune babestu eta Biosphere Reserve (en) Itzuli
Azalera22.038,61094 ha
Geografia
Map
Koordenatuak43°21′N 2°41′W / 43.35°N 2.68°W / 43.35; -2.68
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Leku geografikoaOka

Urdaibai Oka ibaiak sortzen duen padura da. Biosfera erreserba izendatua dago 1984. urtetik eta Hegaztien Babeserako Zona Berezien programan dago, Natura 2000 sarearen barruan, 1994tik. Urdaibai Biosfera Erreserba deritzo babes eremu horri.[1] Hirigintza proiektu handiei aurre egiteko lortu eman zitzaion babesa, gizarte mobilizazioari esker.[2] Hala ere, 2008. urteaz geroztik, Guggenheim Fundazio pribatuak, Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait agintari publikoren aldekotasunarekin —bereziki, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta eskualdeko zenbaitt udalen laguntzarekin—, eremu babestuan museo bat eta turismorako azpiegiturak eraikitzeko asmoa du.[3]

Bere hedadurari eta kontserbazio mailari dagokionez, Euskal Herriko hezegune garrantzitsuena da, hainbat hegaztirentzako babesa izaten da migrazio garaian zehar.

  1. «Urdaibai.org. Urdaibaiko Galtzagorriak» www.urdaibai.org (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
  2. Matauko Rada, Iñaut. (2024-12-06). «40 urte Urdaibaiko estuarioaren salbaziotik» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-12-06).
  3. Matauko Rada, Iñaut. (2024-12-06). «Guggenheim, eskualdeko azken disruptorea» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-12-06).

Previous Page Next Page