Urdaibai | |
---|---|
IV. maila: habitat/espezieen kontserbazio gune | |
Datu orokorrak | |
Mota | Biosfera erreserba, naturagune babestu eta Biosphere Reserve (en) |
Azalera | 22.038,61094 ha |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°21′N 2°41′W / 43.35°N 2.68°W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Leku geografikoa | Oka |
Urdaibai Oka ibaiak sortzen duen padura da. Biosfera erreserba izendatua dago 1984. urtetik eta Hegaztien Babeserako Zona Berezien programan dago, Natura 2000 sarearen barruan, 1994tik. Urdaibai Biosfera Erreserba deritzo babes eremu horri.[1] Hirigintza proiektu handiei aurre egiteko lortu eman zitzaion babesa, gizarte mobilizazioari esker.[2] Hala ere, 2008. urteaz geroztik, Guggenheim Fundazio pribatuak, Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait agintari publikoren aldekotasunarekin —bereziki, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta eskualdeko zenbaitt udalen laguntzarekin—, eremu babestuan museo bat eta turismorako azpiegiturak eraikitzeko asmoa du.[3]
Bere hedadurari eta kontserbazio mailari dagokionez, Euskal Herriko hezegune garrantzitsuena da, hainbat hegaztirentzako babesa izaten da migrazio garaian zehar.