Bertsolaritza abestuz, errimatuz eta neurtuz egiten den berbaldi bat da. Ahozko euskal literaturaren adarretako bat da. Bertsolaria jendaurrean bat-batean jarduten duen abeslaria da.[1]Bertsoa gai librean kanta daiteke edo gai-jartzaile batek gaia emanda, bakarrik edo bi bertsolariren edo gehiagoren artean.
Bertsolariak neurri eta hoskidetasun arau zorrotzak bete behar ditu, eta bertso-paperen kasuan salbu, denbora-tarte laburra dauka gaia entzuten duenetik bertsoa pentsatu eta kantuan hasteko.[1]
«Eztabaida dialektikoa» darabilen artearen adierazpide hau mundu osoko kultura askotan agertu da. Gaur egun, besteak beste, badaude Alpujarrakotrovo, Ameriketako Hego Konokopayada edota Kubakorepentismo direlakoak. Orobat, Asiako tradizioko parte da, antzinako greziar eta erromatar kulturetakoa, eta islamdarMediterraneoko historiakoa.[2]
«
Neurriz eta errimaz
kantatzea hitza
horra hor zer kirol mota
den bertsolaritza